Termino honek adiera ugari dauzka, baina zuzenbidean honako adiera honekin erabiltzen da gehienbat:
Servidumbre > zortasun
Horrela definitzen du zortasun-ezarpen (constitución de servidumbre) 2008ko Hiztegi terminologikoak:
Ondasun higiezin baten gain, honen kaltean eta beste ondasun higiezin baten edo beste pertsona baten onuratan, zor edo karga bat ezartzea. Bi eratara ezartzen da zorra: legearen indarrez edo ondasun-jabearen borondatez.
Bestalde, zortasun mota asko daude. Hona hemen batzuk:
servidumbre administrativa > zortasun administrativo, administrazio-zortasun
servidumbre aérea > aireko zortasun, zortasun aeronautiko
servidumbre continua > etengabeko zortasun
servidumbre de acueducto > akueduktu-zortasun
servidumbre de desagüe > euri-urak husteko zortasun
servidumbre de instalaciones eléctricas > instalazio elektrikoetako zortasun
servidumbre de medianería > mehelin-zortasun
servidumbre de pastos > bazka-zortasun
servidumbre discontinua > entenkako zortasun
servidumbre internacional > nazioarteko zortasun
ADIBIDE BATZUK
- “Finca gravada con carga o servidumbre no aparente” > “Agerikoa ez den zama edo zortasun baten bidez kargaturiko finka”
- “En defecto de convenio, la servidumbre quedará constituida o modificada por decisión judicial o administrativa, según corresponda.” > “Hitzarmenik izan ezean, zortasuna eratu edo aldaraziko da epailearen edo Administrazioaren erabakiaren bidez, kasuan-kasuan”
- “accion
declarativa de dominio y negatoria de servidumbre”
> “jabetza deklaratzen duen akzioa eta zortasuna
ukatzen duena.”
ITURRIA
- Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
- Epaibar
- Euskalterm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.