"tablón edictal judicial único” euskaraz, nola?

 tablón edictal judicial único > ediktu judizialen taula bakar

Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE) gehigarria da, eta bertan argitaratzen dira lege aginduz iragarki tauletan edo aldizkari ofizialetan iragarri behar ziren ebazpen eta komunikazio prozesalak.

Modu laburragoan, arloa zehaztu barik, ediktu taula (tablón de edictos” eta “tablón edictal”) eta ediktu taula bakarra (tablón edictal único) erabil daitezke.

Bestalde, trafiko zehapenen ediktu taula (TZET) erabiltzen da, erdarazko “tablón edictal de sanciones de tráfico (TESTRA)” euskaraz emateko.

ADIBIDE BATZUK

  • “Anúnciese la presentación del informe por medio de edicto que se publicará en el Registro Público Concursal y en el Tablón Edictal Judicial Único” >  “Txostena aurkeztu izana iragar bedi, Konkurtso Erregistro Publikoan eta Ediktu Judizialen Taula Bakarrean argitaratuko den ediktu bidez” 
  • “El plazo para esta comunicación es el de UN MES a contar desde el día siguiente a la publicación de este anuncio en el Tablón Edictal Judicial Único del BOE” < “Hartzekoen berri emateko epea HILABETEKOA izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialaren Ediktu Judizialen Taula Bakarrean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita” 
  • “La anterior información recogida en el BOE, del edicto publicado en el Tablón Edictal Judicial Unico notificando y emplazando, únase a los autos de su razón y póngase en conocimiento de la parte” > “Erants bekie dagokien autoei BOEn jasotako informazioa, jakinarazpena egiteko eta epatzeko Ediktu Judizialen Taula Bakarrean argitaratutako ediktuari buruzkoa, eta ezagutaraz bekio alderdiari” 

 

ITURRIA

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.