"Tercería de dominio” euskaraz, nola?

 Tercería de dominio > jabari-hirugarrengotza

 Horrela definitu zen, 2015eko Prozedura Zibila Hiztegian:  

           Hirugarren batek sustatutako akzioa, bere jabetzako ondasun baten gainean      enbargoa trabatu delako baliatzen duena.

 

ADIBIDE BATZUK 

  • En la tercería de dominio no se admitirá más pretensión del tercerista que la dirigida al alzamiento del embargo > “Jabari-hirugarrengotzan, enbargoa kentzera zuzendutako uzia baino ez zaio onartuko hirugarrengotzadunari  
  • La tercería de dominio podrá interponerse desde que se haya embargado el bien o bienes a que se refiera, aunque el embargo sea preventivo> “Jabari-hirugarrengotza jarri ahal izango da haren oinarri den ondasuna edo ondasunak enbargatu direnetik, nahiz eta enbargoa prebentziozkoa izan 
  • Con la demanda de tercería de dominio deberá aportarse un principio de prueba por escrito del fundamento de la pretensión del tercerista> “Jabari-hirugarrengotzaren demandarekin batera, froga-hastapen idatzizko bat aurkeztu beharko da hirugarrengotzadunaren uziaren oinarriarena

                                                                

ITURRIA 

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
  • Epaibar
  • Euskalterm

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Mila esker zure ekarpenagatik.