“violencia contra las mujeres” euskaraz, nola?

violencia contra las mujeres > emakumeen kontrako indarkeria

SINONIMOAK

Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiak sinonimotzat jotzen ditu forma hauek:

  • violencia de género > genero-indarkeria 
  • violencia machista > indarkeria matxista 
  • violencia sexista > indarkeria sexista

Bide batez, “kontrako” hitzaren ordez,”aurkako” ere erabil daiteke.

  • Emakumeek emakume izateagatik jasan dezaketen edozein ekintza, kalte fisiko, sexual edo psikologikoak eragin diezazkiekeenak; ekintza horien artean bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen diren mehatxuak, bortxak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta.

 

OHARRAK

Definizioa gorabehera, bi ohar jaso dira aipatutako hiztegian:

DEFINIZIOAK

Honela definitzen du 2020ko Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiak: 

  • 1/2004 Lege Organikoak, genero-indarkeriaren aurkako babes osorako neurriei buruzkoak, genero-indarkeria bikote baten edo bikote ohi baten harremanaren esparrura mugatzen du, eta ez ditu hartzen nazioarteko erakundeek (NBE, Europako Kontseilua, Europar Batasuna) emakumeen kontrako indarkeriatzat jotzen dituzten ekintza guztiak, hala nola lan-eremuko sexu-erasoak, emakumeen mutilazio genitala, ezkontza behartuak eta abar. 
  • Mugimendu feministak adiera zabalagoan ulertzen du indarkeria matxista: espazio fisiko eta sinboliko guztietan gizonek baliatzen duten edozein indarkeria-mota, baldin eta pertsona hauen kontrakoa bada: gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu/genero sistema bitarraren arabera emakumetzat jotzen direnak, sistema hori apurtzen dutenak (intersexualak, transgeneroak, transexualak), heteronormatibitateak ezarritako sexualitate-ereduari jarraitzen ez diotenak (lesbianak eta gayak) eta haur eta gaztetxoak.

 

ADIBIDE BATZUK

  • La violencia contra las mujeres es uno de los principales problemas estructurales que minan nuestras sociedades actuales. > Emakumeen aurkako indarkeria gure gaur egungo gizarteetako egiturazko arazo nagusietako bat da. 
  • En nuestra sociedad existen un número indeterminado de valores que legitiman un cierto grado de violencia social, siendo la violencia contra las mujeres una manifestación más de esa violencia. > Gure gizarteko hainbat balorek indarkeria soziala legitimatzen dute, neurri batean, eta mota horretako indarkeriaren erakusgarri da, hain zuzen ere, emakumeen aurkako indarkeria.

 

ITURRIAK

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.