“violencia simbólica” euskaraz, nola?

 

“violencia simbólica” euskaraz, nola?

violencia simbólica > indarkeria sinboliko


DEFINIZIOA

Honela definitzen du 2020ko Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiak:

  • Indarkeriaren adierazpen ez-fisikoa, botere-eskema asimetrikoen testuinguruan sozialki eraikitako estrategien parte dena. Indarkeria sinbolikoaren bidez, subjektu menderatzaileek beren apetako mundu-ikuskera, gizarte-rolak, estatusa, kategoria kognitiboak eta boterearen edo/eta buru-egituren irudikapen agerikoak ezartzen dizkiete mendeko subjektuei jardun ezkutuko eta sistematiko baten barruan, hau da, herritarren gehiengoa indarkeria horretaz ez jabetzeko moduan.

Genero-indarkeriaren arloko legerian jasota dago Estatuko hainbat autonomia-erkidegoren arauetan, hala nola Gaztela-Mantxan eta Balear Uharteetan.


ADIBIDE BATZUK

  • Violencia simbólica contra las mujeres > Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa
  • La Ley 4/2018, para una Sociedad Libre de Violencia de Género en Castilla-La Mancha, en su artículo 5, considera a la violencia simbólica como forma de violencia de género > Gaztela-Mantxan genero-indarkeriarik gabeko gizarte bat eratzeko 4/2018 Legeak, 5. artikuluan, genero-indarkeriaren formatzat hartzen du indarkeria sinbolikoa
  • La Ley 11/2016, de igualdad de mujeres y hombres, de la Comunidad Autónoma de las Illes Balears, en su artículo 65, considera violencia machista a la violencia simbólica > Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 11/2016 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarenak, indarkeria matxistatzat hartzen du indarkeria sinbolikoa


ITURRIAK

·         Euskalterm

·         Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak

·         Epaibar


 Pilula guztiak ikusi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.