“Auzia Euskaraz APP bertsio berria!” Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean

2019-10-31 Auzia Euskaraz!


Mugikorretarako "Auzia Euskaraz" APPa eguneratu dugu, “Euskara Juridikoa” atalean hiztegi juridiko berriak kargatu ditugu eta lege berriak ere. Horretaz gain aplikazioan berrikuntza funtzionalak gehitu ditugu.

Eusko Jaurlaritzak berritu dituen justizia arloko hainbat hiztegi kargatu ditugu “Euskara Juridikoa” ataleko bilaketan.

--Aplikazioa eguneratzeko joan mezuaren bukaerara--

Bestalde, BOEn argitaratutako azken lege eta dekretu elebidun batzuk aurkituko dituzu:
•    RDL18_2017    Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina
•    RDL2_2018    Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina
•    L7_2017    Kontsumo-arloko auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa
•    L6_2017    Lan Autonomoaren Presako Erreformena
•    L24_2015    Patenteena
•    BOE_L42_2015    Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen duena

Justizia arloko itzulpen memoria handiena osatzen jarraitzen dugu.

Gainera, bertsio berri honetan funtzionalitate berriak topatuko dituzu, hala nola:

•    Euskara juridikoa kontsultatzeko pantailan hizkuntza norabidea aukeratu daiteke:
o    Gaztelania > Euskara:  euskarazko testuen itzulpenak espainolez ikusteko
o    Euskara > Gaztelania:  espainolezko testuen itzulpenak euskaraz ikusteko



•    Euskara juridikoa kontsultako testuei ponderazio-maila gehitu diegu: ponderazio-markaren bidez adierazten da sarrera bakoitzaren normalizazio edo adostasun maila.
    


•    Profesional euskaldunak bilatzeko pantailan herriak bilatzeko aukera sinplifikatu egin da.

Auzia Euskaraz APPa eguneratu edo instalatu nahi baduzu jarraitu urrats hauek:

Android sistema baduzu:
Joan GooglePlay aplikaziora eta “Auzia Euskaraz” bilatu, ondoren eguneratu edo instalatu aukera sakatu.
    

IOS (iPhone eta iPad) sistema baduzu:
Joan AppStore aplikaziora eta “Auzia Euskaraz” bilatu, ondoren eguneratu edo instalatu aukera sakatu.
iPad gailuentzat ere erabilgarri

Inongo zalantzarik edo arazorik izanez gero jarri gurekin harremanetan:
•    Epaibi zerbitzua: Justizia administrazioko hizkuntza normalizazioa
•    Postaz: epaibi@justizia.eus 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.