Auzia Euskaraz APPa


Justizia arloan euskara sustatzeko APP bat garatu dugu, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Auzia Euskaraz proiektuaren barruan.

Abokatu, prokuradore eta notario euskaldunen komunitatea indartzeaz gain, hizkuntza-baliabideak gailua mugikorretan izateko aukera garatu nahi izan dugu.

Doakoa da eta gailu mugikorren on line dendatik deskarga daiteke (Android eta iOSerako).












Norentzat:

  • Abokatu, prokuradore eta notario euskaldunei zuzendua batik bat, baina baita Zuzenbideko ikasle zein irakasleei ere. 
  • Euskara juridikoan interesa duen edozein euskaldunentzat edo auzi bat euskaraz sartu nahi duen herritar ororentzat.

Zertarako:

  • Hizkuntza juridikoaren inguruko baliabideak gailu mugikorretan izateko: Estatuko legeak, eredu judizialak, hiztegi juridikoak, glosarioak, abokatuen formularioak… 400.000 itzulpen juridiko baino gehiago. 
  • Eragileen arteko sarea indartzeko. Eragileen arteko komunikazioa, ezagutza eta lankidetza bultzatzeko tresna izan nahi du APPak.

Eragile nagusiak elkarlanean

Auzia Euskaraz proiektuaren helburua prozedura bat osorik euskaraz izapidetu ahal izatea da. Proiektuko eragileen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzeko hainbat baliabide garatu dira: itzulpen juridikoen kontsulta, webgunea, e-Toolbar tresna, pilula juridikoak, buletin elektronikoa…

Orain APParekin beste urrats bat egin nahi izan da, eta baliabideak nahiz zerbitzuak gailu mugikorretan eskuragarri jarri.



Helburu nagusiak

Hauek dira Auzia Euskaraz APParen helburu nagusiak:

  • Abokatu, prokuradore eta notario euskaldunen komunitatea sendotzea.
  • Euskara Emaileen Komunitaterako kide berriak lortzea.
  • Profesionalen artean euskararen erabilera indartzea.
  • Hizkuntza juridikoarekin lotutako zalantzak argitzea, hizkuntza-kalitatea bermatuz.
  • Justizia Sailean epaiBiko taldeak garatzen dituen tresna eta baliabideak eskuragarri jartzea (e-Toolbar, pilulak, buletina).



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.