"al efecto de" eta "a los efectos de" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Al efecto de: -t(z)eko
A los efectos de: ondoreetarako
Oso antzekoak dira esapide horiek gaztelaniaz; euskaraz, aldiz, ez.
"Al efecto de" erabiltzen denean zerbaiten helburua adierazi nahi da, hots, zer lortu nahi den. Horregatik, "-t(z)eko" gehituko diogu aditzari. Esanahi bereko beste forma batzuk ere erabil daitezke:
"-t(z)earren", "dadin/dezan".
"-t(z)earren", "dadin/dezan".
"A los efectos de" erabiltzen denean, ordea, zerbaitek ekarriko dituen ondore edo ondorioak bilatzen direla adierazi nahi da. Horregatik, "-t(z)eko ondoreetarako" jarriko dugu aditzekin, eta
"-(r)en ondoreetarako" izenekin.
"-(r)en ondoreetarako" izenekin.
Adibideekin hobeto ulertuko dugu:
Por adquisición en bolsa, al efecto deamortizarlas
Obligazioak burtsan erosita, horiek amortizatzeko asmoarekin
Al efecto de comprobar si reúne todos los requisitos exigidos
Betekizun guztiak betetzen dituen egiaztatzearren
Prevé la acreditación del conocimiento de la lengua a los efectos de adjudicación de destino en la comunidad autónoma correspondiente.
Hizkuntza jakitea egiaztatu beharko da dagokion autonomia-erkidegoan lanpostua esleitzeko ondoreetarako.
A los efectos de esta Ley se consideran personas ilegalmente detenidas
Lege honen ondoreetarako legearen aurka atxilotutako pertsonak dira.

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA