"Arlo zibila" erabili, eta ez "zibil arloa"
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Arlo zibila
Zibil arloa
Oso ohikoa da "*zibil arloa" izendapena entzutea epaitegietan barrena. Dena den, jakin behar dugu ez dela zuzena, izan ere, adjektiboak (kasu honetan "zibil") izenaren (kasu honetan "arlo") ondoren agertu behar du. Beste adibide bat:
Arazo sindikalak
Sindikal arazoak
Kasu horietako batzuetan ("zibil"en kasuan ez), aukera egoten da adjektiboa aurrera pasatzeko, baina forma aldatuta, izen moduan. Bi eskema hauek zuzenak dira:
- izena + adj.
- izena + izena
Adibidez:
Arlo penala Zigor arloa
izena + adj. izena + izena
"Penal" adjektiboak aukera ematen du aurrera pasatzeko izen bihurtuta, hau da, "zigor" erabilita. Baina "zibil" adjektiboak ez du aukerarik ematen horretarako, ez daukagulako bere pareko izenik aurrera pasa ahal izateko.
Goian esan bezala adjektiboa izenaren aurretik jartzea okerra da:
Penal arloa
Adj. + izena
Adibide gehiago:
Arazo ekonomikoak / Ekonomia arazoak
Ekonomiko arazoak
Aste musikala / Musika astea
Musikal astea
Arlo finantzarioa / Finantza arloa