Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Auzia Euskaraz proiektua ABOKATUEKIN abian da!

Auzia Euskaraz proiektua ABOKATUEKIN abian da!

Auzia Euskaraz proiektua ABOKATUEKIN abian da!

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2013-11-07 Auzia Euskaraz

Joan den ostiralean, urriaren 31an, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoetako euskara batzordeetako kideek bilera bana egin zituzten Justizia Administrazioko Euskara Normalkuntzako Taldeko ordezkariekin (EpaiBi). Bilbon eta Donostian egin ziren bilerok eta horien helburu nagusia zen Auzia Euskaraz proiektu barruan abokatuen lantaldeak eman beharreko hurrengo urratsak definitzea. Auzia Euskaraz proiektuari buruzko informazio gehiago blog honetako ondoko ataletan: nor gara, helburuak, lantaldeak eta testuingurua.

Bilera horietan, euskara batzordeetako kideek hala eskatuta eta eskualdeetako epaitegietan lan egiten duten abokatuak inplikatzeko asmoz, erabaki zen Gipuzkoako eta Bizkaiko barruti judizialetako justizia jauregi guztietan bertako abokatuekin bilerak egitea. Bilera horietan Auzia Euskaraz egitasmoaren berri emango zaie eta lankidetza eskatuko zaie aurrerapausoak emateko auziak euskaraz izapidetu ahal izateko bidean.


Abokatuekin landu nahi diren lan ildoak hauek dira:
  • formularioak aztertu eta euskaratzea 
  • legeak eguneratu eta itzultzea 
  • komunikazio lantzea 

Horiez gainera, abokatuek beste lan ildo batzuk proposatuz gero, horiek ere landuko dira. Ostiraleko bileran abokatuekin eskualdeetako epaitegietan egingo diren batzar horietarako egutegi bat zehaztu zuten eta urtarril hasierarako denak amaituta izatea espero da.

Hona hemen hurrengo asteetan egingo diren bileren egutegia:

Gipuzkoan

  • Tolosa: Azaroak 15
  • Bergara: Azaroak 15
  • Eibar: Azaroak 22
  • Irun: Azaroak 22
  • Donostia: Azaroak 29
  • Azpeitia: Azaroak 29
Bizkaian:
  • Gernika: Azaroak 15
  • Durango: Azaroak 22
  • Bilbo: Azaroak 29
  • Barakaldo: Abenduak 13
  • Getxo: Abenduak 20
  • Balmaseda: Urtarrilak 10
Partekatzea