Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Auzia euskaraz proiektuaren aurkezpen ofiziala Bilbon abenduaren 2an

Auzia euskaraz proiektuaren aurkezpen ofiziala Bilbon abenduaren 2an

Auzia euskaraz proiektuaren aurkezpen ofiziala Bilbon abenduaren 2an

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2013/11/27 Auzia Euskaraz

Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eta ekimen ugari antolatu dira hurrengo egunetarako. Justizia Administrazioan aukera baliatuko dugu egitasmo garrantzitsu bat aurkezteko: AUZIA EUSKARAZ proiektua. Egitasmo horrek berebiziko garrantzia izango du epaitegietan euskararen normalkuntzaren bidean urratsak ematen jarraitzeko. Euskararen eguna dela-eta,  AUZIA EUSKARAZ proiektuaren aurkezpen ofiziala antolatu dugu abenduaren 2rako.

Asteleheneko ekitaldi horretan abiatu berri den proiektuaren nondik norakoak jakinaraziko dira. Bilbon izango da hitzordua, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (JAN) areto nagusian, eta parte hartuko dute, besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburuak, eta Juan Luis Ibarra JANeko lehendakariak.



AUZIA EUSKARAZ proiektuaren helburua da EAEko edozein epaitegitan auziak hasieratik bukaerara euskaraz izapidetu ahal izateko aurrerapausoak ematea. Proiektu horrekin eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkari judizialak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak.) bere eragin eremuan euskararen erabilera areagotzeko ekimen eraginkorrak sustatu nahi dira, horretarako eragile juridiko guztien arteko lankidetza bilatuta.

Justizia Administrazioan euskararen normalkuntzaren arloan ekimen eta proiektu ugari egin izan badira ere, bide luzea daukagu oraindik egiteko. Arloz arlo asko dago egiteko,  euskarak merezi eta dagokion lekua izan dezan.

Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzako lantaldea (epaiBi)

"Iritsi nahi duenak aurkitzen ditu bideak"
Partekatzea