Badator euskararen eguna.. parte hartu gure lehiaketan!

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2013-11-25 Auzia Euskaraz!
Egun horren harira, LEHIAKETA antolatu du epaiBiko lantaldeak Justizia administrazioko langileentzat. Gaurtik hasita azaroaren 29ra arte dago eroglifiko lehiaketan parte hartzeko aukera.
Zer egin behar duzu lehiaketan parte hartzeko?
Eroglifiko honen erantzuna zure datuekin batera (izen-abizenak eta telefono-luzapena) epaibi@aju.ej-gv.es helbidera bidali.
Hurrengo elementuek osatzen dute asmatu beharreko eroglifikoa:
Sariak zozketatuko dira
Parte hartzeagatik soilik SARIA LOR DEZAKEZU. Parte hartzaile guztien artean sari bat zozketatuko da, eta beste bat, erantzuna asmatzen dutenen artean. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jakinaraziko ditugu irabazleen izenak.
1.SARIA (erantzuna asmatu dutenen artean zozketatuko dena): "HABITAT Euskal Herria" liburua + Kepa Junkeraren Kalea diskoa + "Zer egin?" liburuxka (Euskaraz egiterakoan egunero sortzen zaizkigun egoerei aurre egiteko lagungarriak) + argazkiak jartzeko pintza.
2.SARIA (parte-hartzaile guztien artean zozketatuko den saria): Kepa Junkeraren Kalea diskoa + Zer egin? liburuxka (Euskaraz egiterakoan egunero sortzen zaizkigun egoerei aurre egiteko lagungarriak) + argazkiak jartzeko pintza.
Lehiaketaren inguruko zalantzaren bat baduzu, hots egin 94 401 67 24 telefono zenbakira eta laguntzeko prest izango gaituzu.
Eragin burmuinari eta zorte on!
(*) Irudia www.beasainbhi.hezkuntza.net web orritik hartutakoa da.
(*) |
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Ordutik, urtero ospatzen da euskararen eguna.