Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"BAIT" beti aditzari lotuta

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



"Bait-" partikula, kasu guztietan, aditzari lotuta idatzi behar da (bainaiz, baikara.), eta ez berezita: bait naiz, bai gara.

Hauexek dira kasu guztiak idazteko arauak:

·  Bait + N: bainator, bainaiz...
·  Bait + D: baita, baitu, baitakigu...
·  Bait + G: baikara, baikinen...
·  Bait + Z: baitzuen, baitziren...
·  Bait + L: bailetor, bailuke...


Adibideak:

-         Herritarra pozik dago, zerbitzu ona eman bait dugu
-         Herritarra pozik dago, zerbitzu ona eman baitugu

-         Delitu horren erantzule kriminala da, egitatea berak burutu bait zuen
-         Delitu horren erantzule kriminala da, egitatea berak burutu baitzuen



Partekatzea