Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"cohecho" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 


cohecho = funtzionario-eroskeria

DEFINIZIOA

Administrazio publikoaren aurkako delitua: agintari edo funtzionario publikoak, edota funtzio publikoa egikaritzen diharduen pertsonak, bere onurarako edo beste inoren onurarako, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, emaria, mesedea edo edozein motatako ordainketa eskatzea edo jasotzea edota eskaintza edo hitzematea onartzea, bere karguan aritzean kargu horri dagozkion eginbeharren aurkako egitate bat gauzatzeko edo egin beharrekoa ez egiteko edo justifikaziorik gabe atzeratzeko edota bere karguari dagokion egitate bat egiteko, edo emaria edo oparia onartzea, hura eskaintzen zaionean bere kargua kontuan izanik.

ADIBIDE BATZUK
  • Cohecho activo - ofrecimiento o entrega por el particular = Funtzionario-eroskeria aktiboa - emaria eskaintzea edo norbanakoak entregatzea
  • Cohecho pasivo - actos contrarios a los deberes del cargo   = Funtzionario-eroskeria pasiboa - karguaren eginbeharren aurkako egintzak
  • Quedará exento de pena por el delito de cohecho el particular que haya accedido ocasionalmente a la solicitud de dádiva o presente realizada por autoridad o funcionario público y denunciare el hecho a la autoridad que tenga el deber de proceder a su averiguación, antes de la apertura del correspondiente procedimiento, siempre que no hayan transcurrido más de diez días desde la fecha de los hechos. = Funtzionario-eroskeriaren delituari dagokion zigorretik salbuetsita geratuko da norbanakoa, baldin eta agintari edo funtzionario publikoak eskatutako emari edo esku-erakutsia, behin ematea onartu ondoren, ikertzeko betebeharra duen agintariari egitatea salatzen badio horren inguruko prozedura hasi aurretik, betiere salaketa aurkezten duenean, egitateak gertatu diren datatik hamar egunera baino gutxiagoko epean.


ITURRIA

  • Epaibar
 
Partekatzea