cuestión/conflicto de competencia... euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
cuestión de competencia: "eskumen-arazo"
conflicto de competencia: "eskumen-gatazka"
Definizioak
Eskumen-arazoa: Jurisdikzio-ordena bereko jurisdikzio-organoen artean auzia aztertzeko eskumenaren gainean sortzen den arazoa.
Eskumen-gatazka: Jurisdikzio-ordena desberdinetakojurisdikzio-organoen artean auzia aztertzeko eskumenaren gainean sortzen den gatazka.
Eskumen-gatazka motak
Eskumen-gatazka negatiboa: Bi organok(*), gai bat beren eskumenekoa ez dela-eta, gai hori aztertzeari edo hartzeari uko egiten diotenean sortzen den gatazka.
Eskumen-gatazka positiboa: Gai baten inguruko eskumena bi organok(*) biei dagokiela aldarrikatzen dutenean sortzen den gatazka.
Iturria: EUSKALTERM
Â

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA