Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"Desistimiento" euskaraz, nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 


  Desistimiento = atzera egite

Gaztelaniaz, "desistir" aditza "de" preposizioarekin doa, eta baita "desistimiento" ere: "desistir de la demanda, desistimiento del proceso, desistimiento del recurso, ...".

Euskaraz, berriz, "zertan" atzera egin da lotura, eta ez "zeri" edo "zerk": demandan atzera egitea, prozesuan atzera egitea, errekurtsoan atzera egitea, ...".
        
ADIBIDE BATZUK

  • La parte recurrente ha presentado escrito de desistimiento del recurso = Alderdi errekurtsogileak errekurtsoan atzera egiteko idazkia aurkeztu du

  • ". se le tendrá por desistido de la demanda." = ". demandan atzera egindakotzat joko dela."

  • Desistimiento procesal = atzera egite prozesal, prozesuan atzera egite

  • Desistimiento del recurso contencioso-administrativo = Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan atzera egite


ITURRIA 


Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak






Partekatzea