Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

e-Toolbar: Testu juridiko elebidunak sortzeko laguntza ematen duen baliabidea

e-Toolbar: Testu juridiko elebidunak sortzeko laguntza ematen duen baliabidea

e-Toolbar: Testu juridiko elebidunak sortzeko laguntza ematen duen baliabidea

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2013-11-20 Auzia Euskaraz

Testu juridiko elebidunak sortzeko laguntza ematen duen baliabidea da e-Toolbarra. Tresnak nola funtzionatzen duen ikusi nahi?  Ikusi tresnaren erabileretako baten azalpen bideoa: e-Toolbar tutoriala.

Une honetan, justiziako langileentzat dago erabilgarri, eta epaitegietan erabiltzen duten testu editorean aurkituko duzue. Dena den, laguntza tresna hau justizia arloko bestelako taldeen beharretara egokitzen ari gara eta aurrera begira abokatuentzako e-Toolbarra, epaileentzako e-Toolbarra. izango dituzue eskura. Emango dizuegu horren berri.
 
Gaur egun erabilgarri dagoen e-Toolbarrean honako aukera hauek aurkituko dituzu:

1) Hiztegia: Justiziako Hiztegi Terminologikoa kontsultatzeko aukera
2) Itzultzailea: esaldi motzak itzultzeko aukera
3) Galdetu: epaiBiri zure galderak egiteko aukera
4) Pilulak: gomendio linguistikoak kontsultatzeko aukera
5) Gehiago: kanpoko baliabideetara lotura eta testuak kopiatzeko aukera.
6) Bidali zureiruzkina: edozein pantailatatik erabiltzaileak iruzkin bat bidaltzeko aukera izango du.


Abokatuentzat sortzen ari garen bertsioan abokatuen formulazioak ere jaso ditugu. 

Tresna honek eskaintzen dituen aukeretako batzuen adibideak hurrengo irudietan:

Testu bat idazten ari garela zuzeneko kontsulta egiteko aukera:


Itzultzailea aukeran egindako kontsulta baten emaitza:




Pilulak edo hizkuntza-gomendioak ikusteko pantaila:





Partekatzea