"Encubridor,-a" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Encubridor,-a = estaltzaile
DEFINIZIOA:Â
Delitu egin dela jakinda eta bertan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, delitu hori gauzatu eta gero modu hauetakoren batean esku hartzen duen pertsona: 1) irabazirik lortzeko asmorik gabe, egileei edo sopikunei laguntza emanez, haiek delituaren probetxu, produktu edo preziotik onura atera dezaten; 2) delitua ezagutu dadin eragozteko, delitu horren gorputza, efektuak edo tresnak ezkutatuz, aldatuz edo deuseztatuz; 3) inguruabar jakin batzuetan, agintaritzaren zein haren agenteen ikerketa saihesteko edo haien bilaketatik edo harrapaketatik ihes egiteko, delitu baten ustezko erantzuleei laguntza emanez.
Â
ADIBIDEÂ BATZUK:
- la Ley Penal castiga las diversas formas de participación en los delitos, como autor, como cómplice y como encubridor = Zigor-arloko Legeak partaidetza-mota desberdinak zigortzen ditu delituetan, hots, egile, sopikun edo estaltzaile gisa.Â
- Calificación de encubridor o receptador = Estaltzailearen edo errezibitzailearen kalifikazioa
- No haber motivo suficiente para acusar al encubridor = Estaltzailea akusatzeko behar besteko arrazoirik ez izatea
INFORMAZIO GEHIAGO:
ITURRIA:
 Â