Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Epaitegien zenbakiak nola adierazi?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



      Lan arloko 3. Epaitegia
      Lan arloko 3 zk.ko Epaitegia / Lan arloko 3 zenbakiko Epaitegia

"Lan arloko 3. Epaitegia" erabili ordez, "Lan arloko 3 zk.ko Epaitegia" edo "Lan arloko 3 zenbakiko Epaitegia" erabiltzea gomendatzen da, izan ere, zenbakiak ez du hurrenkera adierazten kasu horretan.

Deklinatu behar ditugunean, aholkatzen da laburtzapena (zk.) beharrean hitz osoa (zenbaki) erabiltzea. Dena den, espazio kontuengatik laburtzapena (zk.) erabili behar izaten dugu askotan, esaterako, errotuluetan.

Gogoan izan, laburtzapenak beti puntuarekin idazten direla.
 
Beste adibide batzuk:
  • Bilboko Instrukzioko 1. Epaitegia
  • Bilboko Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia
  • Bilboko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia

  • Zuzeneko Laguntza emateko 1. Unitate Prozesala 
  • Zuzeneko Laguntza emateko 1 zk.ko Unitate Prozesala  
  • Zuzeneko Laguntza emateko 1 zenbakiko Unitate Prozesala 

  • 4. ZULUP
  • 4 zk.ko ZULUP
  • 4 zenbakiko ZULUP


Iturria: Euskalterm

Partekatzea