"Eskumen", "eskudun" eta "eskudantzia" ez dira gauza bera
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Eskumen = competencia
Eskudun = competente
Eskudantzia = atribución
Definizioak
Eskumen: Epaileak edo auzitegiak auziaz arduratzeko duen ahala edo betebeharra.
Eskudun: Eskumena duena.
Eskudantzia: Agintaritza edo organo baten ahalmen edo eskumenen artean dauden egintzak edo gaiak.
Eskumen motak:
Eskumen funtzional (competencia funcional): Prozesuko lehen auzialdiaren, intzidenteen, errekurtsoen, kautela-neurrien eta epai-betearazpenen ezagutza eta ardura zein jurisdikzio-organori dagokion zehazten duen irizpidea.
Eskumen objektibo (competencia objetiva): Prozesuko materia eta munta oinarri hartuta, jarduteko ahala zein jurisdikzio-organori dagokion zehazten duen irizpidea.
Adibide batzuk:
- Zuzeneko laguntza emateko unitate prozesal bakoitzean idazkari judizial bat izango da, dagozkion eskumeneta funtzioak betetzeko. / Las unidades procesales de apoyo directo contarán con un secretario judicial que ejercerá las competencias y funciones que le son propias.
-  Lurralde-eskumenari dagokionez, epaitegi hau eskuduna da PZLko 769.3 art.an oinarrituta. / En cuanto a la competencia territorial, este juzgado resulta competente por aplicación del artÃculo 769.3 de la LECn.
- Konstituzioak bermaturiko toki-autonomia urratu den ala ez deklaratuko du epaiak, eta, dagokionaren arabera, eskumen eztabaidatuaren titulartasuna edo eskudantziazeinek duen zehaztuko; toki-autonomia urratuz sorturiko egitatezko edo zuzenbidezko egoerei buruz, dagokiona ebatziko du epaiak / La sentencia declarará si existe o no vulneración de la autonomÃa local constitucionalmente garantizada, determinando, según proceda, la titularidad o atribución de la competencia controvertida, y resolverá, en su caso, lo que procediere sobre las situaciones de hecho o de derecho creadas en lesión de la autonomÃa local.
Iturria: EUSKALTERM

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA