"Estado de necesidad" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Estado de necesidad = beharrizan-egoera
Definizioa
Erantzukizun penaletik salbuesten duen justifikatze-kausetako bat. Beharrizan-egoeran, norberaren edo beste inoren aurkako kaltea saihesteko beste pertsona baten ondasun juridiko bat lesionatzen da, edo eginbehar bat hausten da, eta honako betekizun hauek pilatzen dira: eragindako kaltea saihestu nahi dena baino handiagoa ez izatea, beharrizan-egoera subjektuak berariaz sortua ez izatea eta beharrizana duenak bere burua sakrifikatzeko betebeharrik ez izatea ogibidea edo kargua dela-eta.
Adibideak
- El que, en estado de necesidad, para evitar un mal propio o ajeno lesione un bien jurídico de otra persona o infrinja un deber... = Beharrizan-egoeran izanik, bere edo beste baten aurkako kaltea saihesteko beste pertsona baten ondasun juridiko bat lesionatzen duena, edo eginbehar bat hausten duena...
- Los profesionales sanitarios adoptarán las medidas necesarias en salvaguarda de la vida o salud del paciente, amparados por las causas de justificación de cumplimiento de un deber y de estado de necesidad = Osasun -profesionalek hartu beharreko neurriak hartuko dituzte pazientearen bizitza edo osasuna bermatzeko, eta haien jokaera babestuta egongo da, eginbeharra betetzea eta beharrizan-egoera izatea justifikazio-kausa baitira
Iturriak

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA