EZ erabili "burutu" "egin" adierazteko
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Hiztegi Batuak hauxe dio "burutu" sarreran: Burutu: buru(tu), burutzen.
- 1 da ad.: garia burutzen ari da.Â
- 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu').Â
- 3 du ad. 'amaitu'.Â
Beraz, ezin da erabili askotan erabili ohi dugun zentzuan, hau da, "egin" esateko. Amaitu dugula esateko, berriz, egokia da "burutu" erabiltzea.
Fiskalak burutu du bere parte-hartzea, orain abokatua ari da.
*Akusatuak ez du bere deklarazioa burutu, desagerturik dago-eta.