Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Pilulak

Pilulak

Hona hemen Auzia Euskaraz proiektu barruan argitaratu eta banatu diren pilula juridikoen bilduma osoa, berrienetatik zaharrenetara ordenatuta:

Ez nahastu "antzeman" eta "atzeman"

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



Antzeman: nabaritu, sumatu, konturatu.
Atzeman: hartu, harrapatu, aurkitu.

ANTZEMAN aditzak nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, igarri, asmatu, ezagutu esan nahi du. Hori erraz gogora daiteke, antz eta eman hitzetatik datorrela jabetuz gero.

No se observa en el escrito defecto alguno.
Idazkian ez da akatsik antzeman.

El defecto advertido se ha rectificado de oficio.
Antzemandako akatsa ofizioz zuzendu da.

ATZEMAN aditzak, berriz, hartu, harrapatu, aurkitu. esan nahi du. Hori ere erraz gogora daiteke, hatz (atzamar) eta eman hitzetatik baitator.

Procedase a la tasacion de la sustancia incautada.
Egin bedi atzemandako substantziaren tasazioa.

A dicho menor se le intervino la cantidad de 6.000 euros.
Aipatutako adingabeari 6.000 euro atzemanzitzaizkion.

Servicio de intervención de armas
Armak atzemateko zerbitzua





Iturria: Osatuberri buletina (2015eko iraileko zenbakia)