Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Ez nahastu ERREGU- eta ERREGUTZE-errekurtsoak!

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



recurso de súplica: erregu-errekurtsoa
recurso de suplicación: erregutze-errekurtsoa

DEFINIZIOA

ERREGU-ERREKURTSOA

  • Prozedura Kriminalaren Hiztegia (2015): Zigor-arloko auzitegiak emandako autoen eta probidentzien aurka jartzen den errekurtsoa, auzitegi horrek berak autoa edo probidentzia alda dezan jartzen dena.

  • Administrazioarekiko Auzien Hiztegia (2012): Apelaziorik edo kasaziorik jar ez dakiekeen probidentzia edo autoen aurka jartzen den errekurtsoa. Ez du eragozten aurkaraturiko ebazpena gauzatzea, non eta jurisdikzio-organoak ez duen kontrakoa erabakitzen, ofizioz edo alderdi-eskariz.


 ERREGUTZE-ERREKURTSOA

Aparteko errekurtsoa. Justizia auzitegi nagusietako lan arloko salaren aurrean jartzen da, lan arloko epaitegi baten ebazpenen aurka.

Adibide batzuk:

        -         Ebazpen hau irmoa ez denez, erregu-errekurtsoa jar daiteke hiru        eguneko epean, auzitegi honetan idazkia aurkeztuz.

        -         Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salaren aurrean.


ITURRIA: EUSKALTERM



Partekatzea