"Ezik" eta "izan ezik" ez dira gauza bera
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Salbu = izan ezik
Salbu = ezik
"Salbu" esanahia adierazteko, "izan ezik" erabili eta ez "ezik" bakarrik.
Lekuko guztiak bertaratu ziren demandatzailearena IZAN ezik.
Lekuko guztiak bertaratu ziren demandatzailearena ezik.
Beste adibide bat:
Kargualdi horretan auzitegiko magistratuak txandatuko dira, bertako presidentea IZAN ezik.
Kargualdi horretan auzitegiko magistratuak txandatuko dira, bertako presidentea ezik.
Bestelako adibideak:
Debekatuta dago autobusentzat eta taxientzat izan ezik.
Teologiaz izan ezik, beste edozertaz solas egin dezakezu Mariarekin.

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA