Herri-izenak nola deklinatu?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Donostiatik Iruñera
Donostitik Iruñara
 Herri-izenetan maiz ageri den amaierako  "-a" dela eta, kontuan izan behar da:
- Herri-izen askok berezkoa dute amaierako "-a" hori:
Adibidez: Ainhoa, Aintzila, Arraia, Donostia, Araioa, Zierbena, Zühara...
Izen horiek "a" bokalaz amaitutako beste edozein izen moduan deklinatuko dira (adibidez, giltza); ez dute sekula galtzen:
giltzAn, giltzAra, giltzAtik, giltzAko, giltzArekin
AinhoAn, AinhoAra, AinhoAtik, AinhoAko, AinhoArekin
 - Beste herri-izen batzuetan, ordea, amaierako "-a" hori ez da berezkoa, artikulua baizik. Kasu horiek, Euskaltzaindiaren izendegietan "-a" ohar argigarriaz ageri dira, esaterako: Abaurrepea (-a), Azkoitia (-a), Ermua (-a), Ospitalepea (-a), Zigoitia (-a), Iruñea (-a)...
 Azkeneko "-a" hori artikulua denez gero, deklinatu "a" itsatsirik ez duen    edozein hitz bezala (adibidez, mendi):
mendiAn, mendira, menditik, mendiko, mendiArekin  AbaurrepeAn, Abaurrepera, Abaurrepeko, AbaurrepeArekin
Era berean, izen hauek ere azken "-a" Â galtzen dute ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramatenean. Adibidez: Azkoiti osoan.
- Azkenik, badira beste herri izen batzuk sekula ez dutenak "-a"Â hartzen: Altsasu, Aulesti, Bakaiku, Errigoiti, Ibargoiti, Larrabetzu, Legazpi.Â
Â
     Hementxe herri-izenen zerrenda 3 talde horietan sailkaturik.
 "a"rik inoiz ez | "a" beti ("a" berezkoa dutelako) | "a" kasu jakinetan ("a" artikulua delako) |
Altsasu, Aulesti, Bakaiku, Errigoiti, Ibargoiti, Larrabetzu, Legazpi, Luhuso, Olazti, Otsagi, Ubide, Urretxu, Ziordi. Adb.: Urretxun, Urretxutik, Urretxura, Urretxuko... | Ahezkoa, Alegia, Aria, Atarrabia, Bedia, Bildoze-Onizpea, Burrundia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Garaioa, Getaria, Gipuzkoa, Hendaia, Ledia, Legaria, Leioa, Lemoa, Makea, Mendabia, Mendigorria, Mungia, Muskaria, Nafarroa, Olaberria, Ondarroa, Ordizia, Ostankoa, Pasaia, Plaentzia, Urraul-Behekoa, Urraul-Goikoa, Urketa, Usua, Zaldibia, Zestoa, Zuberoa, Zuia, Zumaia. Adb.: Nafarroako, Nafarroatik, Nafarroara... | Abaurregaina, Abaurrepea, Azkoitia, Azpeitia, Basaburua, Berriatua, Bizkaia, Busturia, Erribera Beitia, Erribera Goitia, Ermua, Euskal Herria, Harana, Hondarribia, Iruñea, Itzagaondoa, Lizagorria, Mallabia, Mañaria, Mutiloa, Urizaharra, Zigoitia. * Molde honetakoak dira beste zenbait izen ere: Euskaltzaindia, Ajuria Enea... Adb.: Iruñea, Iruñean, Iruñera, Iruñetik, Iruñeko... |

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA