Hitzaldi interesgarria Zuzenbide Fakultatean: "Komunikazio Eleaniztuna Auzitegietako Prozeduretan"
Hitzaldi interesgarria Zuzenbide Fakultatean: "Komunikazio Eleaniztuna Auzitegietako Prozeduretan"
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2013-11-06 Auzia Euskaraz
Zuzenbide Fakultateko IusKom taldeak bi hitzaldi antolatu ditu azarorako Komunikazio Eleaniztuna Auzitegietako Prozeduretan izenburupean.Â
Azaroaren 18an, EpaiBi-ri -Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntza taldea- eta Auzia Euskaraz proiektuari buruzko azalpenak jasoko dituzte bertaratuek; azaroaren 26an, berriz, 2010/64/UE zuzentarauak interpretaritzaren alorrean dakartzan aldaketak izango dira mintzagai.Â
EHUren Donostiako Zuzenbide Fakultateko batzar aretoan izango dira hitzaldiak, eta aldi berean, bideokonferentzia bidez, Leioan ere ikusi ahalko dira.Â

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA