Idazkari judizialen izendapen berria
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
LEHEN: idazkari judizial
ORAIN: Justizia Administrazioaren letradu
Urriaren 1ean BJLO berria indarrean jarri da, eta horren bidez, Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, aldatu da. Aldaketen artean, idazkari judizialen kidegoaren izena dago. Izan ere, hemendik aurrera, "Justizia Administrazioaren letradu" izango dira orain arteko idazkari judizialak.
Adibide batzuk:
         (LEHEN) Nik, idazkari judiziala naizen honek, egiten dut, honako hau jasotzeko...
         (ORAIN) Nik, Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, egiten dut, honako hau jasotzeko...
         (LEHEN) Bertaratuek, akta irakurri eta ados egonik, nirekin batera, idazkari judiziala naizen honekin batera, sinatu dute. Fede ematen dut.
        (ORAIN) Bertaratuek, akta irakurri eta ados egonik, nirekin batera, Justizia Administrazioaren letradua naizen honekin batera, sinatu dute. Fede ematen dut.Â

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA