"Ikastea" ala "ikasteak" merezi?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Ikastea merezi du
Ikasteak merezi du
Euskararen tradizioan oinarrituz, Euskaltzaindiak erabaki zuen, "merezi" aditzaren kasuan izenaren papera aditz batek betetzen duenean (ikastea, joatea, ikustea, egitea.), aditz horrek ez duela "k"-rik eraman behar.
Adibide batzuk:
- Â Â Â Ez du merezi horregatik haserretzea ("haserretu" aditza da, beraz, "merezi" aditzarekin ez du "k"-rik eraman behar).
- Â Â Â Â Â Â Â Euskara ikastea merezi du ("ikasi" aditza da, beraz, "merezi" aditzarekin ez du "k"-rik eraman behar).
- Â Â Â Â Â Â Â Â Â Merezi du jakitea zein diren erakundeen eskuduntzak eta eragin eremuak ("jakin" aditza da, beraz, "merezi" aditzarekin ez du "k"-rik eraman behar).
Kontu honekin gabiltzala, bazter dezagun "pena merezi" esaera, ez baita jatorra:
- Ez du pena merezi hainbesteko lana hartzea
       Ez du merezi hainbesteko lana hartzeaÂ
- Pena merezi du saiatzea
       Merezi du saiatzea

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA