"Incapacidad laboral permanente".euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Incapacidad laboral permanente = Lanerako ezintasun iraunkor
Langilea istripu baten edo gaixotasun baten ondorioz, neurri batean edo erabat, ordaindutako jarduera profesional batean aritzeko gaitasunik gabe behin betiko uzten duen ezintasuna.
- Â Incapacidad permanente absoluta = Ezintasun iraunkor absolutu
       Langilea edozein lanbide edo ofiziotan lan egiteko gaitasunik gabe uzten  duen ezintasun iraunkorra.
- Â Incapacidad permanente parcial = Ezintasun iraunkor partzial
   Langilearen laneko errendimendua, ohiko lanbidean funtsezko      eginkizunetan aritzeko gaitasunik erabat kendu gabe, %33, gutxienez, jaisten duen ezintasun iraunkorra.
- Â Incapacidad permanente total = Ezintasun iraunkor oso
       Langileari bere ohiko lanbidearen funtsezko eginkizun batzuetan edo guztietan aritzeko gaitasuna kentzen dion ezintasun iraunkorra, baina beste lan batean aritzeko gaitasuna uzten diona.
- Incapacidad permanente total cualificada = Ezintasun iraunkor oso eta kalifikatu
      Ezintasun iraunkor osoaren modalitate berezia, jaso beharreko pentsioan igoera bat dakarrena. 55 urte baino gehiago duten pertsonek eska dezakete, baldin eta faktore batzuengatik (adinagatik, prestakuntza orokor edo berezirik ez izateagatik eta bizilekuko gizarte- edo lan-egoeragatik) uste bada zaila izango duela enplegua lortzea ohikoa zuen jardueratik kanpo.
Iturria: Euskalterm

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA