Jaunak eta andreak nola elkartu
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
jaun andreak
jaun-andreak / Jauna/Andrea
Horrelako elkarteetan ortografia marka bat jarri behar da bi izenen artean, baina ADI! Marratxoa jarri edo zehar marra jarri, ez da gauza bera. Marratxoz (-) idatziek bikotea edo taldea adierazten dute: jaun-andreak, seme-alabak, neska-mutilak, senar-emazteak, anaia-arrebak. Zehar marraz (/) idatziek, berriz, edo bata edo bestea adierazi nahi dute: jauna/andrea, semea/alaba.
Honatx erabilera batzuk:
a) Gutun, ohar edo mezu elektroniko baten hasierako agurrean.
· Hartzaileari buruz gizonezkoa ala emakumezkoa den ez dakigunean:
Jauna/Andrea:
Abokatu jauna/andrea:
· Gizonezko zein emakumezko, hartzaile guztiei batera bidali nahi diegunean:
Magistratu jaun-andreak:
b) Esaldi baten barnean.
· "Semea edo alaba" adierazi nahi dugunean, hau da, bietako bat bakarrik:
Semeak/alabak, adin-nagusitasunera heltzean, abizenen hurrenkera aldatzeko eska dezake.
*Lehenengo seme-alaba izatean, ez dute diru laguntzarik ematen.
· "Semeak eta alabak", denak, adierazi nahi dugunean:
Hiru seme-alaba edo gehiago dituztenak hartzen dira familia ugaritzat.
Oharra:
Beste idazkera hauek testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak: *jaunandreak, *jaun andreak, *semealabak, *seme alabak.
Beste idazkera hauek testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak: *jaunandreak, *jaun andreak, *semealabak, *seme alabak.