"Lanzamiento" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Lanzamiento = Botatze
Aurreko asteko pilulari jarraikiz, utzarazpenari lotutako termino bat hautatu dugu aste honetarako: "botatze". Egintza horren bidez, pertsona bati ondasun higiezin baten edukitza kentzen zaio, gobernu-agintaritzak edo agintaritza judizialak emandako ebazpen bat betearazteko.
Testuinguruaren arabera, "finkatik/etxebizitzatik botatze" ere erabili ohi dira.
Adibide batzuk
- Diligencia de lanzamiento = Botatze-eginbidea
- Fecha de lanzamiento = Botatze-data
- Procédase al lanzamiento del demandado de la finca anteriormente reseñada = Bota bedi demandatua goian zehaztutako finkatik
- Llévese a efecto el lanzamiento acordado = Bete bedi finkatik botatzeko erabakia

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA