Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Letra larriak neurrian erabili!

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



euskara, Gipuzkoako fiskalburua, martxoa, Biteri plaza
Euskara, Gipuzkoako Fiskalburua, Martxoa, Biteri Plaza

Sarritan neurri gabe erabiltzen ditugu letra larriak. Kontuan hartu beheko hauek xehez idatzi behar ditugula:
Hizkuntzen izenak: euskara, txinera, zulua.
Urtaro, hilabete eta asteen egunak: udaberri, otsail, asteazken.
Kargu ofizialak: Zigor arloko 5 zenbakiko ZULUPeko magistratua, Auzitegi Nagusiko fiskalburua, Justizia Saileko sailburua.
Tituluak: Arandako kondea, Leringo kondea
Geografia izenetan: Orreaga kalea, Askatasuna hiribidea, Biteri plaza.
Plural generikoak: Gipuzkoako udal guztiak, EAEko hiru probintzia auzitegiak, 2014an onartutako legeek. (baina, Bergarako Udala, Arabako Probintzia Auzitegia eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea)

(Orekatzen material didaktikotik ateratako edukia)


Partekatzea