Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"Localización PERMANENTE", nola?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



une oroko lokalizazioa, une oro lokalizatuta egotea       
lokalizazio etengabea, lokalizazio iraunkorra  

Erdarazko esapide horretako "permanente" hori emateko ez dira egokitzat jotzen ez "iraunkor" ez "etengabe". Izan ere, zigor mota hori etenka bete daiteke, eta, hortaz, nolabaiteko kontraesana adieraziko genuke "lokalizazio etengabea etenka betetze" esatean. Horren ordez, "une oroko lokalizazioa" edota "une oro lokalizatuta egotea" esapideak hobesten dira.

Adibide batzuk:

  • Gaur emandako autoaren bidez erabaki da lokalizazio etengabearen bidez bete dadila erantzukizun subsidiarioa.
  •  Gaur emandako autoaren bidez erabaki da une oroko lokalizazioaren bidez bete dadila erantzukizun subsidiarioa.
  •  Lokalizazio etengabeko zigorra etenka betetzea eska daiteke, modu arrunta jarraian betetzea den arren.
  • Une oroko lokalizazioko zigorra etenka betetzea eska daiteke, modu arrunta jarraian betetzea den arren.

 
Iturria: EUSKALTERM  

Partekatzea