Lurralde historikoen izenak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Gipuzkoa
Guipuzcoa
Honako hauek dira hiru lurralde historikoen izen ofizialak:
Gipuzkoa
Bizkaia
Araba/Álava
"Gipuzkoa" eta "Bizkaia" erabili behar dira beti, baita gaztelaniaz ere horiek baitira izen ofizialak; Arabaren kasuan, aldiz, euskaraz "Araba" eta gaztelaniaz "Álava".
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa / Colegio de Abogados
Bizkaiko Abokatuen Elkargoa / Colegio de Abogados de Bizkaia
Arabako Abokatuen Elkargoa / Colegio de Abogados de Álava
Kontuan hartu Gipuzkoa izenak ez duela inoiz amaierako -a galtzen; Bizkaia herri izenak, berriz, bai "NON" kasuan izan ezik.
GipuzkoAn, GipuzkoAtik, GipuzkoAra
BizkaiAn, Bizkaitik, Bizkaira
Bizkaia izenak -a noiz galtzen duen errazago gogoratzeko, pentsatu mendia bezala deklinatzen dela.
mendiAn, menditik, mendira
BizkaiAn, Bizkaitik, Bizkaira

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA