Nola esan euskaraz "recurso de apelación"?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Apelazio-errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa
Apelaziokoa da errekurtso arruntena; orokorrean, ebazpen guztien aurkako apelazio-errekurtsoak onartzen ditu legeak. Beste modu honetan ere erabil daiteke: apelazioko errekurtsoa. Azken hori erabilgarria izan baitaiteke hainbat esalditan.
Adibidez:
Notificación recurso de reforma y apelación = Erreforma-errekurtsoa eta apelaziokoa jakinaraztea