Nola esan euskaraz "usufructo vitalicio"?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Biziarteko gozamenaÂ
Hil arteko usufruktuaÂ
Hona hemen EUSKALTERMeko definizioa: "Besteren gauza erabiltzeko eta, gauzaren forma eta izaera aldatu gabe, bizi den bitartean hartaz gozatzeko eta ematen dituen fruituak eskuratzeko eskubide erreala."
Hau da, bizi artean, Â gauza horretaz gozatzeko eskubide erreala da; gozamena duen pertsona titular edukitzailea da, baina ez jabea. Hau da, gauza hori erabili eta gozatu ahal izango du errendimendua lortzeko, baina ezingo du askatasunez erabili, eskubidez jabea ez baita.
Adibidez:
Validez del usufructo vitalicio de los bienes = Ondasunen biziarteko gozamenaren baliozkotasuna.
Usufructo vitalicio de acciones = Akzioen biziarteko gozamena.
El usufructo será vitalicio, salvo que conste haberse constituido por tiempo determinado = Gozamena bizi artekoa izanen da, salbu eta gozamen hori epe zehatzerako eratu dela agerrarazi denean.

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA