Nola esan incapacidad euskaraz?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Inkapazitate
Ezgaitasun/ezintasun
Inkapazitate
Ezgaitasun/ezintasun
Zalantzak izaten ditugu askotan gaztelaniazko incapacidad euskaraz emateko. Hiru termino bereizi behar ditugu euskaraz:
- EZINTASUNA: lanerako ahalmena urritua izatea (adibidez: Ezintasun iraunkor absolutua =Â Â Â incapacidad permanente absoluta ? Gaixotasuna zela-eta ezintasun iraunkor absolutua aitortu zioten eta lan egiteari utzi zion)
- EZGAITASUNA: nork bere burua edota ondasunak gobernatzeko ahalmen urritua izatea (adibidez: Ezgai deklaratzea = declarar incapaz / declaración de incapacidad ? Azaldutakoagatik, bidezkoa da alderdi demandatua bere burua eta ondasunak gobernatzeko ezgai deklaratzea)
- BALIAEZINTASUNA: nork bere buruaz baliatzeko ahalmen urritua izatea (adibidez: Baliaezintasun-eskaera = solicitud de invalidez ? Langileak baliaezintasun-eskaera aurkeztu du Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean)
Sakondu nahi izanez gero, behean adibide gehiago:
EZINTASUNA = INCAPACIDAD (lanerako ahalmen urritua)
o  Ezintasun iraunkorra = incapacidad permanente
Gaixotasun arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkorra = incapacidad permanente total derivada de enfermedad común
§ Ezintasun iraunkor absolutua = incapacidad permanente absoluta
§ Ezintasun iraunkor osoa = incapacidad permanente total
Errekupera ezin daitekeen ezintasun iraunkor osoa = incapacidad permanente total no recuperable
§ Ezintasun iraunkor partziala = incapacidad permanente parcial
Errekupera ezin daitekeen ezintasun iraunkor partziala = incapacidad permanente parcial no recuperable
o  Aldi baterako ezintasuna = incapacidad temporal
o  Ezintasun-egoera = situación de incapacidad
EZGAITASUN = INCAPACIDAD / INCAPACITACIÓN (nork bere burua edota ondasunak gobernatzeko ahalmen urritua izatea)
o  Ezgaia = incapaz
o  Ezgaitu = incapacitar
o  Ezgaitua = incapacitad@
o  Ezgaitzeko arrazoiak = causas de incapacidad
o  Ezgai deklaratzea = declarar incapacidad
o  Ezgaitze-demanda = demanda de incapacitación
o  Ezgaitze-prozesua = proceso de incapacitación
BALIAEZINTASUNA = INVALIDEZ (nork bere buruaz baliatzeko ahalmen urritua izatea)
o  Baliaezintasun-gradua = grado de invalidez
o  Baliaezintasun-eskaera = solicitud de invalidez
o  Baliaezintasun iraunkorra = invalidez permanente
o  Baliaezintasunaren biziarteko pentsioa = pensión vitalicia de invalidez