Nola esan incapacidad euskaraz?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Inkapazitate
Ezgaitasun/ezintasun
Inkapazitate
Ezgaitasun/ezintasun
Zalantzak izaten ditugu askotan gaztelaniazko incapacidad euskaraz emateko. Hiru termino bereizi behar ditugu euskaraz:
- EZINTASUNA: lanerako ahalmena urritua izatea (adibidez: Ezintasun iraunkor absolutua = incapacidad permanente absoluta ? Gaixotasuna zela-eta ezintasun iraunkor absolutua aitortu zioten eta lan egiteari utzi zion)
- EZGAITASUNA: nork bere burua edota ondasunak gobernatzeko ahalmen urritua izatea (adibidez: Ezgai deklaratzea = declarar incapaz / declaración de incapacidad ? Azaldutakoagatik, bidezkoa da alderdi demandatua bere burua eta ondasunak gobernatzeko ezgai deklaratzea)
- BALIAEZINTASUNA: nork bere buruaz baliatzeko ahalmen urritua izatea (adibidez: Baliaezintasun-eskaera = solicitud de invalidez ? Langileak baliaezintasun-eskaera aurkeztu du Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean)
Sakondu nahi izanez gero, behean adibide gehiago:
EZINTASUNA = INCAPACIDAD (lanerako ahalmen urritua)
o Ezintasun iraunkorra = incapacidad permanente
Gaixotasun arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkorra = incapacidad permanente total derivada de enfermedad común
§ Ezintasun iraunkor absolutua = incapacidad permanente absoluta
§ Ezintasun iraunkor osoa = incapacidad permanente total
Errekupera ezin daitekeen ezintasun iraunkor osoa = incapacidad permanente total no recuperable
§ Ezintasun iraunkor partziala = incapacidad permanente parcial
Errekupera ezin daitekeen ezintasun iraunkor partziala = incapacidad permanente parcial no recuperable
o Aldi baterako ezintasuna = incapacidad temporal
o Ezintasun-egoera = situación de incapacidad
EZGAITASUN = INCAPACIDAD / INCAPACITACIÓN (nork bere burua edota ondasunak gobernatzeko ahalmen urritua izatea)
o Ezgaia = incapaz
o Ezgaitu = incapacitar
o Ezgaitua = incapacitad@
o Ezgaitzeko arrazoiak = causas de incapacidad
o Ezgai deklaratzea = declarar incapacidad
o Ezgaitze-demanda = demanda de incapacitación
o Ezgaitze-prozesua = proceso de incapacitación
BALIAEZINTASUNA = INVALIDEZ (nork bere buruaz baliatzeko ahalmen urritua izatea)
o Baliaezintasun-gradua = grado de invalidez
o Baliaezintasun-eskaera = solicitud de invalidez
o Baliaezintasun iraunkorra = invalidez permanente
o Baliaezintasunaren biziarteko pentsioa = pensión vitalicia de invalidez


Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA