Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Nola idatzi orduak? Eta nola deklinatu?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 



10:00etan 10:15ean 10:20an 10:30ean
10:00ean  10:15etan 10:20etan 10:30etan


ISOren (International Standarization Organization: Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea) arabera idatzi behar dira, hau da: orduak eta minutuak bina digituz eta bi puntuz bereizita:

10:00 / 11:00 / 16:00 / 20:00
  • Zifratan:
          Orduak, minutuak eta segundoak adierazi bina digituz.

                 09:00
          Tauletan eta karteletan, ordutegi tarteak adierazteko, ez da beharrezkoa   deklinatuta ematea. Esaterako:

                Jendaurreko ordutegia: 09:00 - 14:00

  •   Adi deklinatzerakoan!

        Orduak idaztean, puntu-puntuan badira, pluralean. Salbuespen bakarra, 01:00 = "ordu bata". Hala ere, "13:00" idaztean, dagoen bezala deklinatu behar da; hots, pluralean: "hamahiruak". Minutuak, ordea, singularrean beti:

                Orduak pluralean:       Minutuak singularrean:
                    13:00etan                      10:10ean
                    10:00etatik                    10:15etik
                    10:00etara                     10:30era

      Gogoan izan askotan nolabaiteko "tranpatxoa" egiten dugula idatzita dagoen ordua ahoz ematean, eguneroko erabilera arruntean. Esaterako, "15:30" ahoz "hiru eta erdiak" esaten dugu. Hala ere, idaztean deklinatzerakoan, idatzita ditugun zifra horiek hartu behar ditugu kontuan, eta ez "tranpatxoa" egitean esaten duguna:

hiru eta erdietan <> 15:30ean ("hamabostak eta hogeita hamarrean" bezala)
laurak laurden gutxi(ago)tan <> 15:45ean ("hamabostak eta berrogeita hamabostean" bezala)


ITURRIA: EUSKALTZAINDIA


Partekatzea