Prokuradorearekin hartu-emanetan euskaraz
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Nola eman euskaraz alderdiekin hartu-emanak izateko erabiltzen den esamolde hau? se entenderán las sucesivas diligencias
Sarri erabili ohi den esaldi bukaera, prokuradorea izendatzerakoan, baina ez bakarrik kasu horretarako
ADIBIDE BATZUK
- Se tiene por parte a dicho/a procurador/a, con quien se entenderán las sucesivas diligencias= Prokuradorea alderditzat hartzen da, eta berarekin gauzatuko dira hemendik aurrerako eginbideak.
- con el que se entenderán las sucesivas diligencias en la forma predeterminada en la ley, bajo la dirección letrada = letraduaren zuzendaritzapean, eta hemendik aurrerako eginbideak berarekin egingo dira legean aurreikusita dagoen moduan.
- Se tiene por personado al expresado compareciente, con quien se entenderán las sucesivas diligencias= Pertsonatutzat hartzen da aipatu den agertutakoa, eta berarekin egingo dira hemendik aurrerako eginbideak
- Se tiene por personado en el presente recurso al indicado representante, con quien se entenderán las sucesivas diligencias = Errekurtso honetan pertsonatutzat ematen da zehaztutako ordezkaria, eta berarekin gauzatuko dira hemendik aurrerako eginbideak
ITURRIA
Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
Epaibar

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA