"Robo" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Robo = lapurreta
Definizioa
Lapurreta ondarearen aurkako delitua da: irabaziak lortzeko asmoz beste baten gauza higigarriez jabetzea, gauzetan indarra erabiliz edota pertsonen aurka indarkeria edo larderia baliatuz.
Adibide batzuk
- delito de robo con fuerza en las cosas: gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta delitu
- delito de robo con violencia o intimidación: pertsonen aurkako indarkeria edo larderia erabiliz egindako lapurreta delitu

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA