"Sedición" euskaraz, nola?
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
Sedición = Albaramendu
 Definizioa
Albaramendu delitua (Zigor Kodea)
Ordena publikoaren aurkako delitua: agerian eta modu nahasian altxatzea, indarrez edo legezko bideetatik kanpo, legeen aplikazioa eragozteko, edozein agintariri, korporazio ofiziali edo funtzionario publikori bere funtzioan bidezko eran jardutea edo bere erabakiak betetzea eragozteko edo Administrazioak edo epaileek emandako ebazpenak betetzea eragozteko.
Albaramendu militarra (Zigor Kode Militarra)
Diziplinaren aurkako delitua: militarrek uko egitea jasotako agindu legitimoak betetzeari, haiek ez betetzea, zerbitzuaren gainerako betebeharrak ez betetzea edo nagusi bat mehatxatzea, iraintzea edo laidoztatzea, esanbidezko edo isilbidezko itun baten bidez, lau edo gehiago direnean, edota, kopuru horretara iritsi gabe, indar, eskifai edo tripulazio baten erdiak gutxienez direnean. Horretaz gain, militarrek taldeko erreklamazioak edo eskaerak zalapartaka edo armak daramatzatela egitea, lau edo gehiago direnean.
Adibide batzuk
- Delito de sedición = Albaramendu delitu
- Sedicioso (pertsona) = AlbarazaleÂ
- Inducir, sostener o dirigir la sedición= Albaramendua eragin, lagundu edo zuzenduÂ
- La ruptura colectiva de la disciplina militar se castiga como delito de sedición militar = Diziplina militarra kolektiboki haustea albaramendu-delitu militar gisa zigortzen daÂ
Iturriak
Zigor-arloa eta espetxe-zaintza hiztegia (PDF: 900 Kb)Â