Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Siglak: puntuarekin ala punturik gabe?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 


Siglak punturik gabe idatzi behar dira euskaraz, baita gaztelaniaz ere. 

  •  TXARTO: N.A.N. / D.N.I., T.G.S.S. / G.S.D.N.

  • ONDO: NAN / DNI, TGSS / GSDN; .

Gainera, euskaraz, siglak deklinatzerakoan ez da kontuan hartu behar nola idazten diren, nola irakurtzen diren baizik. Esate baterako: 

  • TXARTO: NANren, ZULUPko, BEZren.

  • ONDO: NANaren, ZULUPeko, BEZaren, GSDNren. 

ADIBIDE BATZUK

  • GSDNren ofizioaren kopia = Copia del oficio de la TGSS 

  • Ikertuari eta kaltedunei buruz Eibarko 1 zk.ko ZULUPen egin diren aurreko deklarazioak = Las anteriores declaraciones de investigado y de perjudicadas de la UPAD nº 1 de Eibar 

  • Ustezko ezgaiaren NANaren fotokopia = Fotocopia del DNI del presunto incapaz 


ITURRIA 



Partekatzea