Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Amalur Alvarez abokatu gazteak gure galderei erantzun die

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014/03/27 Auzia Euskaraz!

Amalur Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Euskara Batzordeko kide gazteena da. Duela urte gutxi atera zen unibertsitatetik eta bere kontura jarri da abokatu gisa lanean. Hainbat gauzari buruz galdetu diogu: zein den euskararen egoera Zuzenbideko ikasketetan, zer oztopo dituzten abokatu gazte euskaldunek haien lana euskaraz egiteko, zer iritzi duen Auzia Euskaraz proiektuari buruz. Hona hemen elkarrizketako aipu batzuk:
  • "Nire klasekide gehienak beste bulego batzuetan ari dira lanean, eta uste dut haien kontu jarri izan balira euskaraz gehiago egingo luketela"
  • "Euskalduna izanda egokiena da ikasketak euskaraz egitea, azken batean, apunteak, legak eta abar gaztelaniaz dituzu, baina azterketa euskaraz egitean duzu eta bi hizkuntza juridikoak kontrolatzen dituzu"
  • "Tresnak badaude euskaraz egiteko, falta da ohitura, kultura, edo agian kontzientzia."
  • "Gaur egun zabaltzen ari den bide bat da bitartekaritzarena, eta nik uste dut euskarak eta euskal kulturak gehiago egiten dutela bat bitartekaritzarekin"

Elkarrizketa osorik ikusi nahi izanez gero, behean duzue bideoa:


Partekatzea