Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Arlo zibileko formulario juridikoak katalanez

Arlo zibileko formulario juridikoak katalanez

Arlo zibileko formulario juridikoak katalanez

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014/04/29 Auzia Euskaraz!

Kataluniako Abokatuen Batzordeak, Vlex enpresarekin batera, zuzenbide zibil katalaneko kontratu eredu eta formularioen katalanezko bilduma prestatu du. Ondorengo lau arlo hauek landu dituzte: familia, ordorengotza, higiezinak eta merkataritzako sozietateak. Eredu eta formularioak erabat eguneraturik daude eta editagarriak dira. Bilduma maiatz amaierarako egongo da erabiltzeko prest. 

Gu gure aldetik bagabiltza abokatu eta prokuradoreen formularioak euskaraz ere jartzeko lanetan buru-belarri. Une hauetan abokatu eta prokuradoreen e-toolbarrean 128 formulario ditugu (40 zibilekoak, 20 administrazioarekiko auzietakoak, 29 instrukziokoak, 14 adingabeen arlokoak eta 25 lan arlokoak). Horiez gainera, guztira 900 formulario inguru ditugu esku artean, eta horiek lege eta hizkuntza aldetik eguneratzen dihardugu, arlo zibilekoetatik hasita. Aurki jurisdikzio horretako formularioen bilduma eguneratua abokatu eta prokuradoreen eskura jartzeko moduan izango gara.




Partekatzea