Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Aurki Auzia Euskaraz Batzordea osatuko da.

Aurki Auzia Euskaraz Batzordea osatuko da.

Aurki Auzia Euskaraz Batzordea osatuko da.

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014/01/27 Auzia Euskaraz


Badoa aurrera poliki-poliki Auzia Euskaraz proiektua. Orain arte abokatu eta prokuradoreen lan-taldeetan egindako lanaren eta ditugun asmoen berri eman dugu nagusiki blog honetan. Horrez aparte, gainerako eragile juridikoekin lanean hasteko sukalde lanetan ere bagabiltza. Artikulu honetan  eman genuen azken albisteen berri.

Dakizuen bezala asmoa da lan-taldeak osatzea eragile juridiko horietako bakoitzean. Hala, bakoitzaren beharrizanak antzemango ditugu, eta garatu nahiz egokitu beharreko tresnak eta baliabideak ere aztertuko dira, bai eta beharrezkotzat jotzen diren dokumentu-ereduak eta legeak eguneratuko ere.

Horrez gainera, egitasmoak bultzada egokia izan dezan, erakunde arteko batzorde bat osatuko da: Auzia Euskaraz Batzordea. Goian azaldutako eragile juridiko bakoitzeko ordezkari bana egongo da batzorde horretan. Helburu orokorra lan-talde guztien lana koordinatzea izango da eta hauexek helburu xeheagoak:

  • Proiektuaren helburu orokorrak definitzea
  • Proiektuaren bide orria markatzea helburuak betetze aldera
  • Nork bere eragin eremuan komunikatu eta zabaltzea Justizia Administrazioan arlo honetan egin den eta egingo den lana
  • Ekintza eraginkor eta errealistak sustatzea, Eusko Jaurlaritzako ordezkarien koordinaziopean.

Une hauetan kolektibo bakoitzeko ordezkaria aukeratzeko lanetan ari gara. Espero dugu aurki  izendapen horiek izatea eta bilera bat egitea, anbizio handiko proiektu honetan bidea egiten jarraitzeko.
Partekatzea