Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Auzia Euskaraz Batzordeak lehen bilera egingo du martxoaren 27an

Auzia Euskaraz Batzordeak lehen bilera egingo du martxoaren 27an

Auzia Euskaraz Batzordeak lehen bilera egingo du martxoaren 27an

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-03-10 Auzia Euskaraz!

Aurki egingo da Auzia Euskaraz Batzordeko lehen bilera, martxoaren 27an. Batzorde horretan, oro har, proiektuaren helburuak zehaztuko dira, lanak bultzatuko dira eta aurrerapausoak emateko egon daitezkeen oztopoak gainditzen laguntzeko bideak definituko dira.

Kideak izendatuta eta bilera deialdia egin da dagoeneko. Hau izango da batzordearen osaera:

.    Fiskaltzako ordezkaria: Juan Calparsoro
.    Epaile eta magistratuen ordezkaria (Gobernu Salako ordezkaria): Iñaki Subijana
.    Idazkari Judizialen ordezkaria: Rosa Violet
.    Abokatuen ordezkaria: Jone Elizaran
.    Prokuradoreen ordezkaria: Ainhoa Iglesias
.    Batzordearen idazkaria: Aitor Gorostiza
.    Justizia Administrazioko zerbitzuburua: Anton Iturralde
.    Auzia Euskaraz proiektuko arduraduna: Xabier Balerdi




Lehen bilera horretan, beheko gaiak landuko dituzte:


1.    Auzia Euskaraz proiektua: orain arte egindakoa azaldu eta egingo denaren bide-orria adostu
2.    Euskarazko demandak bideratu ahal izateko epaitegietako banaketa-arauetan eragiteko aukerak aztertzea
3.    Terminologia eta hizkera juridikoaren arloan diharduten eragileen artean elkarlanaren bidez adostasun bideak bilatzea, lege substantibo eta prozesaletan zein testu juridikoetan ulergarritasuna eta segurtasun juridikoa bermatze aldera.
4.    Euskarazko demanda oinarri gisa hartuz, proiektu pilotu bat martxan jartzea teknologia berriak erabiliz (JSIP)
Partekatzea