Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

"Auzia Euskaraz" proiektuko partaideak pozik emandako sariarekin

"Auzia Euskaraz" proiektuko partaideak pozik emandako sariarekin

"Auzia Euskaraz" proiektuko partaideak pozik emandako sariarekin

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-05-26 Auzia Euskaraz!

Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko V. Kongresu barruan antolatzen da lehiaketa hori. Aurkeztutako 32 hautagaietatik bost aukeratu zintuzten, tartean Auzia Euskaraz proiektua. Argazkian epaiBi taldeko kide batzuk:



Aurtengoan hauexek izan dira aukeratutako bost proiektuak:
  • BARAKALDOKO UDALA    Giltzarri 12 eta 18 urte arteko gazteen parte-hartzea bultzatzeko Barakaldoko plataforma
  • ESI DEBABABRRENA-OSAKIDETZA    ESI Debabarrena, erakunde sanitario integratua
  • EZKERRALDEA-ENKARTERRIKO OSAKIDETZAREN ESKUALDE SANITARIOA     Gazteei zuzendutako kontsulta: Orokortu daitekeen lekuko esperientzia
  • EUSKO JAURLARITZA HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA   "Auzia euskaraz" proiektua
  • MATARÓKO UDALA    Mataróko herritarren arretarako zerbitzua
Azkenean, Mataróko Udalaren proiektuak eskuratu du 2014ko Praktika Onenaren Q-EPEA saria. Herritarren arretarako garatutako Whatsapp zerbitzua aurkeztu zuten lehiaketara.

Herri Administrazioetako Kongresuren helburua estatu mailako erreferente gisa finkatzea da, Herri Administrazioetako kudeaketaren Bikaintasunari buruzko esperientziak eta metodologiak partekatzeko.

Proiektuak hilaren 22an aurkeztu ziren Gasteizko Villa-Suso jauregian. Beheko lau irizpide hauek hartu dira aintzat saria emateko garaian:
  • 1. Erabilgarritasuna beste erakundeentzat
  • 2. Berrikuntza
  • 3. Aurrerapen-maila Kudeaketan eta emaitzak
  • 4. Bezeroarekiko joera


Zorionak irabazleari eta parte-hartzaile guztioi!
Partekatzea