Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakari berria, ikustaldiak euskaraz egitearen alde kalitatezko justizia zerbitzua eskaintzeko

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-11-13 Auzia Euskaraz!
Manuel Ayo Fernandezek aurreko astean hartu zuen Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakari kargua, Angel Gil ordezkatuz. Lehendakari berriak azaroaren 5ean jendaurrean adierazi zuen, kalitatezko zerbitzua eskaintzea  dela bere helburua, eta horretarako, herritarrenganako arreta hobetzearekin batera epaiketak euskaraz egitearen alde dagoela. 

Hemendik aurrera Bizkaiko Auzitegiko buru izango denak, herritar euskaldunak epaitzen direnean judizioak euskaraz egin ahal izateko euskaraz dakien magistratua jartzea bideratuko duela aipatu zuen.

Ayoren kargu hartze ekitaldian Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak ere parte hartu zuen, eta han izan ziren, besteak beste, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia, Iñaki Subijana Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lehendakaria eta hainbat magistratu, epaile, fiskal eta idazkari judizial, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bozeramailea, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria ere.
Partekatzea